• 1

ANIMALIA GALDUAK ETA ATXEMANAK

Zure etxeko animalia eskapatu da?

  • Identifikatua baldin bada (tatuatua, txip elektronikoa), etxeko haragijaleen identifikatze fitxategi nazionala deitu 0810 778 778 (0.05€/mn + tokiko dei baten prezioa, astelehenetik ostiralera 8:30tik 17:30ak arte geldialdirik gabe ) edo www.i-cad.fr
  • Galtze deklarazio bat egizue jendarmerian edo Herriko Etxean.
  • Txakurtegia eta inguruko aterpeak deitu..
  • Zure marexala eta bere inguruko lankideak ere deitu.
  • Tokiko saltzaileen etxeetan iragarkiak ezar.

Animalia bat atxeman duzu?

  • Tatuajerik ez baldin badu, hala ere baliteke txip bat ukaitea. Orduan marexalarengana ekarrazu, txip aurkitzen ahalko du eta barneko informazioak irakurtzen ahalko.
  • Herriko Etxea deitu zerbitzuen irekitze tenoretan (herrizaingoa : 05.59.29.17.71 – harrera : 05.59.29.60.22)
  • Irekitze tenoretaz kanpo, zuzenki tokiko SPArengana joaiten ahal zira : gure herria kide den "TXAKURRAK" animalia aterbe eta txakurtegiaren sindikatua.
    Telefono permanentziak : 05.59.55.25.90 zenbakian, 9:00tik 12:30 arte eta 14:00tik 18:30 arte.
    http://www.fourriere-animale.fr/
  • Publikoari irekia :
    ATERPEA : Astelehenetik larunbatera 14:00tik 18:30 arte
    PENTSIOA ETA TXAKURTEGIA : Astelehenetik larunbatera 9etatik 12:30 arte eta 14:00tik 18:30 arte,
    Animaux assistance Europe – 62 Loustaounaouko bidexka - 64100 BAIONA
  • Usaiako kontaktuetaz gain, hala nola Herriko Etxea eta eremuko marexalak, kitorik abisu bat uzten ahal duzu "Pet alert 64" facebook orrialdean.
    https://www.facebook.com/Pet.Alert.Fr.64
  • PET ALERTek ez ditu jadanik badiren bilaketa sareak ordezkatzen, bainan osatzen ditu manera eraginkorrean.Sareari esker jabe ainitzek haien etxeko animaliak berriz atxeman dituzte. Animalia bat galtzean edo atxemaitean egin behar den guzia ere oroitarazten du, horrela bere jabearen berriz aurkitzeko aukera guziak alde ezartzeko.
    Ez ahantz : Frantzian xakur eta gatuen identifikatzea beharrezkoa da 2012ko urtarrilaren 1tik.
    Etxeko animalien babesaz xehetasun eta berri guziak Laborantxako Ministerioaren webgunean : http://agriculture.gouv.fr/identification-des-animaux-de-compagnie eta 30 millions d'amis elkartearenan http://www.30millionsdamis.fr/

Animalia basendako :

  • HEGALALDIA deitu, animalia basen babeserako departamenduko elkartea, UZTARITZEn (Arruntza auzoa, Bereterrenbordako bidexka)
    Tel : 05.59.43.08.51.
    Mugikorra : 06.76.83.13.31.
    IREKITZE ORENAK : Neguan : 8:00 – 17:00 (7 egunez) / Udan : 7:00 – 20:00 (7 egunez)
    https://www.hegalaldia.org/

GATU HERRATUAK ESTERILIZATZEKO KANPAINA BERRIA : HERRIAK BERE ENGAIAMENDUAK BETETZEN SEGITZEN DU 30 MILLIONS D’AMIS FUNDAZIOAREKIN

30 millions amis

2017 hondarrean hasi zen eta iaz segitu zuen. Gure herrian gatu herratuak esterilizatzeko kanpainak emaitza arras onak eman ditu: 44 animalia esterilizatu dira (33 eme eta 11 ar) eta beren jatorrizko tokira itzuli dira, 30 Millions d’Amis fundazioaren izenean animaliak tatuaiaren bidez identifikatu ondoan.
Emeei dagokionez, urtean bi sabelaldi (eta batzuetan hiru) izan ditzaketela estimatzen badugu (hipotesia « apala ») eta sabelaldi bakoitzeko bana besteko lau gatu ume izan ditzaketela (beraz urtean zortzi ume bana bestean), orduan, esterilizazio kanpaina horri esker « saihestu » dugu 264 gatu sortzea, jakinez aurten eskema beraren arabera ugalduko zirela (eta hola gatuen hazkunde esponentziala gertatuko zela).
Ikuspuntu horretatik, arren esterilizatzea emeena bezain inportantea da…

Animalien ongizateaz eta herritarren lasaitasunaz axolaturik, 30 Millions d’Amis fundazioarekin elkarlanean, engaiamendu hori betetzen segitu nahi dugu. Horregatik, 2019ko esterilizazio kuota bat finantzatu dugu, fundazioak erdia eta guk beste erdia.

30 Millions d’Amis fundazioa berriz eskertzen dugu gu lagundurik. Hazparneko Arta Leku klinikako marexalak eta marexal laguntzaileak eskertzen ditugu ere, eginkizun horretan gure aldean parte harturik.

Argibideak komunikazio zerbitzuari galdegin (05.59.29.17.75).

Iturria: 30 Millions d’Amis fundazioa - www.30millionsdamis.fr

EREMU PUBLIKOAN ABANDONATU ANIMALIAK : Iaz azkarki emendatu zen fenomenoa

chatons abandonsGure herria ez da Frantziako fenomenotik libratu: iaz, gatu, zakur, gatu ume (haietan erdiak oraindik amaren bularretik edaten zuen) eta zakurkume anitz eremu publikoan abandonatuak izan ziren. Herriak zenbait animalia bere gain hartu zituen eta gainerateko guziak Baionako Animaux Assistance Europe / Txakurrak aterpeak hartu zituen. Eta aurten, egoera ez da anitzez hobea…

Berriz ere galdatzen diegu animalien jabeei kasu egin dezaten eta beren erantzukizunak bete ditzaten. Sabelaldien emendatzea da animalia abandonoen eta tratu txarren lehen zergatia.

Zakurrak eta zakurkumeak eta zenbait gatu gazte bide bazterrean edo erdigunetik urruneko auzoetan utziak dira, zikinontzi kontainerren ondoko kartoietan (edo zuzenki kontainer barnean, oraindik amaren bularretik edaten duten gatu umeen kasuan). Zorigaitzez, usaia txar horiek biderkatzen ari dira. Animalien kontrako tratu-txarrak dira, eta, ondorioz, horien egileek beren burua jaukimenduen arriskuan jartzen dute.

« Abandono » hitza ez da argiki agertzen lege testuetan. Baina, Zigor kodeak 521-1. artikuluan zehazten du animalia bat abandonatzea animalia baten kontrako krudeltasun ekintza baten parekoa dela.

Ondorioz, delitu bat da eta 30 000 € isuna eta 2 urteko kartzela zigorra eragin ditzake.

Agoniaren iraupenagatik animaliaren sufrimendua handitzeko intentzioarekin burutu ekintzak zirkunstantzia larrigarri bezala kontsideratzen dira: bakarrik jateko gai ez diren zakurkumeen edo gatu umeen abandonatzea, sartzeko erraztasunik gabeko eta sokorri laster bat posible ez den leku bakartu batean abandonatzea, zaku baten barnean sartzea, itotzea… 

ZAKURREN GARBITASUNA : Laster 17 higiene-postu herrian

borne chienZakurrak herrian gurekin ibil daitezke… Baina, ardurenean, jendetasun eta higiene arauei kasurik egin gabe, zakur uzkinek gure herriko oinbideak zikintzen eta herritarrak jenatzen dituzte. Tirabirak sortzen ditu horrek, eta elkarbizitza zailtzen du.

Zakur jabeek arduraz jokatzeko eta animaliak ongi hezten laguntzeko, gure herriak luza gabe hamazazpi zakur higiene-postu ezarriko ditu jendeen ibilaldietako usaiako lekuetan (*). Postu bakoitzean, zikinak biltzeko zakutxoak eta zikinontzi bat jarriko dira.

Nork bere zakurraren zikinak biltzea ez da burua apaltzea. Alderantziz, jendetasuna erakustea da beste herritarren aldera eta animalia lasaiki integratzea da gure herriko eguneroko bizian.

(*) Herriko kirol eremua (3), Mendeala (2), HLM Puttuanea (1), Posta aitzinean (1), Lissar karrikako lorategi publikoa (3), Eihartzeako parkea (1), Haranako pilota plaza (2), Zelhai auzoa (1), Urkoi auzoa (1), Pilota Plaza auzoa (2).

Legeak zera dio:

Zakur uzkinak baimentzen dira bakarrik karrika arroiletan, salbu oinezkoen pasabideetan diren karrika arroilen barnean.

Gorago aipatu kasuez kanpo, zakur uzkinak debekatzen dira eremu publikoan, oinbideetan, berdegune publikoetan eta haurrendako jostaleku publikoetan, bereziki higiene publikoarengatik.

Zakur jabe orok manera egoki guziak baliatu behar ditu herriko jabego publikoan diren zakur uzkinak biltzeko.

Arau hausleak ez badu debekua errespetatzen, lehen mailako isunaz zigortua izan daiteke (35 euro).

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik eta hitz ordua hartuz)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.