"Josta Leku" aisialdi zentroa HAZPARNEko herriak antolatzen du, eta bere helburua 3 eta 15 urte arteko haurrei harrera eta deskubritze leku baten eskaintzea da asteazken arratsaldetan eta bakantza guziz salbu Eguberriz.
Haurrak Jean Verdun ikastetxeko geletan errezibituak dira, gela berezi batzuetan, zentroaren harrerarendako antolatuak direnak.
Taldeka banatuak dira, adinka eta egin nahi dituzten aktibitateen arabera.
Izen-emaite txostenaren deskargatzeko aukera duzue, ondotik gaztaro zerbitzuari emaiteko, Elgar ZPEra, Gaskoina karrikako 11an dena.
Oraindik goiti, Hazparneko Herriko Etxeko webgunean, atsemanen duzue "espace familles" atzipen bat. Erreserbatzen ahal duzue zuen haurrei tokiak. Erabilpen gida
Haurtzaro eta Gaztaro Zerbitzua
ELGAR Zerbitzu Publikoen Etxea
11 Gaskoina karrika
64240 Hazparne
Tel : 05.59.29.58.33
Facebook
Web helbidea : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zentroko zenbakia : 06.24.84.46.03