• 1

Jean Verdun ikastetxeko eskolaldi inguruko zerbitzuak

Jantegi, eskolaldi inguruko harrera, eta estudio zaindu zerbitzuak HAZPARNEko Herriko Etxearen ekimenez eta ardurapean antolatuak dira.

Zerbitzu hauek hautuzkoak dira eta lehen mailako eskola publikoan eskolatuak diren haur guziei irekiak (ama eskola eta lehen maila), izen emaite irizpideen arabera eta funtzionamendu araudia onartuz geroz.

Zerbitzu hauek haurrak eskola egun guziz errezibitzen dituzte. Zaintza, apairu zerbitzua, gelen animazioa eta garbiketa herriko langileek egiten dute.

Apairuak eskola ostalaritza sozietate batek prestatzen eta ekartzen ditu, lotura beroari buruzko arauen arabera. Apairuak berriz paketatuak dira zerbitzatuak izaiteko eta jantegiko langileek beroan atxikitzen dituzte, haurrei zerbitzatu aitzin.

Klaseen arteko geldialdiak herriaren Hezkuntza Proiektuaren barne dira ; besteak beste erabiliak izan behar dira haurraren loratzea eta gizarteratzearen errexteko.

Araudi honen gaia da zerbitzu hauetan ibiltzen diren haurrei baldintza hoberenetan errezibitzeko aukera emaitea, legea errespetatuz (harrera ahalmen egokia) eta taldean bizitzeko arauak errespetatuz.

-> Izen emaitea

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik eta hitz ordua hartuz)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.