Administrazioko urratsak
Hirigintzari buruzko administrazioko urratsak lotura honetan klik eginez aurki : administrazioko urratsak |
Eraikitze baimena aitzin egin behar den deklarapenari buruzko prozedura, Saneamendu ez Kolektiboaren Zerbitzu Publikoko bulegoan (SPANC) :
Hazparneko Herriko Etxea
Saneamendu ez Kolektiboaren Zerbitzua
5, Jean Lissar karrika
64240 HAZPARNE
tel 05.59.29.11.82.
Web helbidea : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Euri uren atxikitzeko aska
Lurrak irazgaitz bilakatzeko helburua duten edozein egitasmorendako, (igerileku, eraikin, garaje...) eurite azkarrak gertatzean irazgaitz bilakatze horren eraginaren orekatzeko, dispositibo bat pentsatua izan behar da molde hau segituz :
- Inprimakiaren parte xuriak bete eta plantan ezarri behar den dispositiboa hauta. Inprimakia ez baduzu ateratzen ahal, SPANCeko zerbitzuak dei itzazu.
- Dispositibo berria lur eremuaren plano orokorrean sartu, plano hau izanen baita hirigintza eskaeran,
- 2 dokumentuak Sanemanendu ez kolektiboaren zerbitzu publikora helarazi (SPANC) baieztatzeko.
Saneamendu autonomoaren sistema
2012ko martxoaren 1az geroz, saneamendu autonomoaren instalatze proiektua legearen araberakoa denez segurtatzeko SPANCak egiten duen ziurtagiria, eraikitze baimena osatzen duten dokumentuetan sartzen da.
Ziurtagiriaren ukaiteko prozedura :
- Lur ikerketa bat ekarri (sarearen definizioa eta neurria), ur geldialdirik ez dela segurtatuz, ez eta ere lur azpiko ur trataturik (ikerketa bulego bat deitu).
- Dispositibo berria lur eremuaren plano orokorrean sartu, plano hau izanen baita hirigintza eskaeran,
- 2 dokumentuak Saneamendu ez kolektiboaren Zerbitzu Publikora (SPANC) helarazi, legearen araberakoa dela dion ziurtagiria ukaiteko, eta hau eraikitze baimenari lotu beharko zaio.
Zure proiektuarendako 2 dispositiboak beharrezkoak badira, biak aldi berean baieztaraz itzazu SPANCeko bulegoan.