• 1

Herriarteko THPren lantzea

Hazparneko Lurraldearen herriarteko Tokiko hirigintza planaren (hthp) lantzea: Urrats handi bat egina izan da
2015ko abenduaren 17ko erabakiaren arabera, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak bere Herriarteko Tokiko Hirigintza Planaren (hTHP) sortzea agintzen zuen eta elkar aditze baldintzak finkatzen zituen.
Hirigintza kodeak zehazten du Tokiko Hirigintza planak aurkezpen txosten bat, antolamendu eta garapen iraunkorrerako proiektu bat (AGIP), antolaketa eta programazio orientazioak, araudi bat eta eranskinak badituela.

Herriarteko THPko Antolamendu eta Garapen iraunkorrerako proiektua (AGIP) definitua izan da.
Dokumentu hau, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoaren proiektuaren adierazpena da bere lurraldearen antolatzeko eta garatzeko.
hTHPko txostenaren funtsezko eta ezinbesteko partea da, araudiak, zonakatzeak eta antolamendu eta programazio orientazioek bere edukiarekin bat egin beharko baitute.

Zein garapen nahi dugu? Nun eraiki? Bihar, zer lurralde laborantxarendako ?
Besteak beste, galdera hauei arrapostu eman beharko die hTHPak. Lanketa honen bidez, Herri Elkargoak proiektu estrategiko bat lortu du bere eremuarendako. hTHPak lurraldearen antolaketa eta garapena gidatuko ditu ondoko 10 urteendako eta ondorioz lurraren erabilpen baldintza orokorrak finkatuko.
Erronkak garrantzizkoak dira: Hirigintza eta lurralde antolaketa mailan, bizitegi, laborantza, ingurumen, garapen ekonomiko eta mugimendu mailan...
Hazparneko Lurraldeko AGIParen orientazio nagusiak, 11 Herriko Kontseiluk eta Elkargoko kontseiluak eztabaidatu dituzte, beherago deskribatuak diren hiru parteen inguruan antolatuz :
1. Populakuntzaren harrera menperatu eta lurraldearen nortasuna zaindu ;
2. Ekonomiaren dinamika eta laborantza atxiki eta egituratu ;
3. Bizi ingurunea, paisaia eta ingurumen kalitatea babestu.

Orientazio hauek, zeinen barnean eremu kontsumoaren mugatze helburuak zehaztuak diren, Baionako hiriguneko eta Landes hegoaldeko Lurralde Koherentzia Eskemak finkatutako erronka estrategikoekin bat egiteko finkatuak izan dira.

Gehiago jakiteko
Publikoari jakinarazia zaio AGIP, eta honen sortzeko bilduak izan diren lurrraldeko datuen bilduma, joan den azaroaren 28ko eta abenduko 1ko bilkura publikoetan aurkeztuak izan direnak, irakurtzen ahal direla :
• Kide diren 11 herrietako Herriko Etxeetan eta Herri Elkargoko egoitzan,
• Linean, Herrietako eta Herri Elkargoko webgunean: http://www.hazparnekolurraldea.com

Bildumak

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik eta hitz ordua hartuz)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.