• 1

Ur edangarria

Hazparneko ur edangarriaren ekoizpena :

Uraren biltzea da

- Ursuiako 19 iturritatik : uraren biltzeko obrak 1930an eraiki adreiluzko ziloak dira (5 metro inguru sakonekoak) Ura hormetako zilo ttipiak trabeskatuz obraren barnera heltzen da. Arroila batean erortzen da eta hartzen duen arro ttipi bateraino doa ; han azalean diren materiak (« lurrezko, buztinezko, harrizko zatiek ») dekantatzen dira (zolarat erortzen dira). Ondotik, ura hodi batetik Pitxarbordako urtegirat doa, banatua izan aintzin desinfektatua izan dadin.

 

- Napa freatikoan ura biltzen duten 3 zilaketa : Ziloek 40 m inguruko sakontasuna dute eta jakin behar da zilo haietarik jalgitzen den ura zuzenki edangarria dela.

- Ur biltze bat Pitxarbordako ur-xirripan: xirripako ura obra hartan bildua da, Zelaiko uraren tratamendu estaziorat isuri aintzin, urtegia beteegia delarik. Han, tratamendu berezi bat ukaiten du edangarria bilaka dadin.

Hain zuzen, ur hau bakteriek eta azalean diren materia anitzek kutsatzen dute, bereziki aro euritsua denean.
Ondotik ur-gazteluetako biltegietan atxikia da, harpideduneri banatu aintzin.

Banaketa sarearen luzaera 180km ingurukoa da eta 3500 harpidedun zerbitzatzen ditu. Urtero, zaindariek ekintza egitarau bat antolatzen du, sarearen berritzearen edota azkartzearen ahalbidetzeko.

Uraren zaintzak abantsu Hazparneko herri osoa zerbitzatzen du, salbu Pilota Plazako eta Marinako auzoak. Aldiz, Aiherrako eta Bastidako zati bat urez hornitzen ditu eta Errobiko sindikatuari saltzen du.

schema-eau


Harremanak harpidedunarekin :

- Uraren zerbitzuak urtero kontagailuen neurketa bat egiten du (iraila / urria). Abonatuak hautatu duen ordainketa moldearen arabera, urtero faktura bat edo bi errezibitzen ditu (semestroka fakturatua delarik, estimazio faktura bat maiatzan eta erregulartze faktura denendako azaroan).
Faktura hau Hazparneko Altxor Publikoan egiten da edo kentze automatikoen bidez (Uraren zerbitzuan plantan ezarri behar da).

- Zuen bizitokia uzten edo hartzen duzuelarik, zuen ur-kondagailua hetsi ala ideki behar duzue. Hortako, Uraren Zaintzan existitzen den kondagailu baten gaineko galde bat bete behar duzue. Denbora irabaziko duzue web gunean « existitzen den kondagailu gaineko galdea » inprimatuz (idekitze edo heste...); hunen lehen zatia beteko duzue. Ondotik Uraren zaintzarat jinez galdea baieztatuko duzue. Abonamendu baten irekitzeak, abonamendu irekitze gastuak eragiten ditu (salbu kasu bereziak), hala nola 30 € ZGB, lehen fakturari erantsiak zaizkionak.

- Ur lotune berri bat, kondagailu baten lekualdatze bat, kondagailu gehigarri bat...behar baldin baduzue, web gune huntan inprimagarria den « obra edo zerbitzu galde » orria betetzen ahal duzue eta uraren zaintzan aurkezten ahal zirezte zuen galdearen baieztatzeko eta baldintzen jakiteko.

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik eta hitz ordua hartuz)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.