• 1

Historia

Xehetasun gehiagorentzat, Hazparneko Historia batzordearen web gunea bisitatu : www.hasparren-histoire.fr

histoire77 km2 –rekin, Hazparne da, Larrañeren ondotik, Euskal Herriko herri zabalena ; bere azalerak Lapurdiren %10a egiten du, 1/3 herriko lurrak izanez.

Biztanleria : 6500 biztanle

Izenaren jatorria : Bi hipotesia badira Hasparren izenaren jatorria aurkitzeko. Hazparne euskal toponimoak, Ahaizparren edo Ahaitz–barren izenetatik etorriak, erran nahi luke "Haritzen herria". Beste hipotesia bat segituz, aitz hitzak erran nahi luke "goratasun" ideia bat, eta barren, "barnean den zerbait".

Herriari eman izena liteke orduan, kostaldean den "Ahetze" herriaz bereizteko molde bat, erakutsiz hemen bere kokapen geografikoa, hala nola mendi ttipiz inguratua.

Kantonamenduko herri nagusia, Hazparne Urtsupeko herri euskaldun bat da, lurralde perde eta maldatsu bat duena.

Gehiago irakurri...

Armarria, Hazparneko koloreak

armes

Horrela irakurtzen dira : "Urdina, erdian bihotz gorri bat duen gurutze ainguratu hori batekin ; ezkutua haritz hostoz egin soka batekin inguratua".

Hazparne herriko armarriak, kidego edo kongregazio batean oinarritzen dira, hala nola 1821ean hemen kokatu ziren Diozesiako Misionestak. 1932an aipatuak dira lehen aldikotz (J.Meurgey), Hazparnekoak bezala. XX.mendearen hastapenean beraz herriak emeki emeki onartzen hasi zituen.

 HAZPARNEKO ARMARRIEN SINBOLIKA :

Eliza-armarria guziak bezala, sinbolismo azkarra dute, usu pentsamendu sakon baten eramaile. Eliztarrak dira gaur egun ere heraldista hoberenak.

Kurutzea, kristautasunaren adierazpena da. Kurutzeak kurutzefikatua irudikatzen du, Salbatzailea eta beraz Kristo. Kurutzea (bihotza bezala), anaidi edo kongregazio ainitzen armarrietan aurkitzen da. Espiritu iruditik, kurutzea gerla irudi bihurtzen da baita ere ; kurutzearen izenean dira europako zaldunak XIII. mendean leku sainduen berreskuratzera joaiten, Gurutzadak delakoak. Lur Sainduko gerlari ordenak denak manera berdinez armarrituak dira : Tenpluko zaldunak, Hilobi saindukoak, Jondoni Jakuerenak, Teutonikoak, Jondoni Joane Hospitalekoak (Malteko zaldunak bihurtuko direnak ugarte hortan kokatzean 1530ean). Kurutze itxura desberdin anitz badira: interesatzen zaiguna ainguratua dela erraiten da, haren adarrak itsas aingura batzu bezala bukatzen baitira.

Gehiago irakurri...

Gailurretako Inperio Bidea (gune sailkatua)

Gailurretako Inperio Bideak, Baiona eta Hazparne elkartzen ditu, Hiriburu, Mugerre eta Milafrangatik pasatuz. Bide hau estrategikoa izan zen Napoleon I.aren tropentzat, Espainiako gerla denboran hartu baitzuten Garazira heltzeko. Gailurretako bideak sekulako ikuspegi ederrak ditu Pirinioetako mendilerroari buruz.

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera Zibila bakarrik)

 

Petite enfance-Enfance
ESPACE FAMILLES
Guide d'utilisation

Identifiant
Mot de passe