Harremanak

Contactez-nous

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :

accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera Zibila bakarrik)

Petite enfance-Enfance
ESPACE FAMILLES
Guide d'utilisation

Identifiant
Mot de passe

Erromatar harria

Inprimatu PDF fitxategia

Erromatarrak arribatu zirelarik, Garonaren hegoaldean europako beste populuak bezalakoa ez zen bat atxeman zuten, Galiarretarik ezberdina. Erromatarrek Akitaniarrak Galiarretarik ezberdindu dituzte, etnikoki, politikoki, linguistikoki, kulturalki eta geografikoki, ezagunak ziren populu bihi bati erez lotuz.

Akitaniako berezitasun etnikoa ez zen hunkitua izan, Erromaren eragina bereziki kultura eta ekonomia mailan erabakigarria izan baitzen. -10 JK aitzin, Erromatarrek Akitania Loire ibaia arte hedatu zuten. Haatik egiazko Akitaniarrek, Garonaren hegoaldean bizi zirenek, probintzia berrian bizi Zeltiarretaz bereixiak izaitea galdegin zuten. Horrela sortu izan zen Novempopulania.

Euskara gibelera doa erromanizatze garaian.

Novempopulania

Orduan 30 populuak  bilduak izan ziren lau, bost,  bederatzi eta azkenik hamabi "civitates"-etan (herriak). Horrela sortu zen, 10 JK aitzin eta 14 JK ondotik urteen artean, Aquitania Novempopulana bihurtuko zena, hots bederatzi populuen akitania, eta horren lekuko da Hazparneko harri ezaguna (III. mendea).

pierreromaine

Hazparnen aurkitua izan zen erromatar harria, eliza berritzean, eta gainean hau irakurtzen da :

"Apez, bai eta ere magistratu, zerga biltzaile eta pagus buru, Verus, emana izan zitzaion kargua beterik, lortu zuen, bederatzi populuendako, Galiarrengandik bereizketa. Erromako herritik itzultzean, aldare hau herriko jeinuari eskaintzen dio".

Jondoni Joane eliza

Inprimatu PDF fitxategia

egliseext

Jondoni Joane eliza
Pirinio Atlantikoak, Hazparne
Eraikuntza :XVI. mendea.
Haunditzea : 1661 irian.
Berrantolaketa : XIX.mendea.
Galerien eraikuntza : 1858 / 1859.
Eraikuntza : 1879 / 1883.
Kontsakrazioa : 1886
Sortzailea : Arkitektoak : J.B. Perini, Charles Besoin, Émile Doyère, eraikuntza enpresaburua : Saint-Martin Harotchena
Eraikuntza ekaiak : gisuharria, emokadura, arbela, harria

Gehiago irakurri...

Kapera

Inprimatu PDF fitxategia

Pirinio Atlantikoak, Hazparne
Jatorrizko kaperaren eraikuntza : 1841
Berreraikuntza : 1928 / 1931
Berinen egitea : 1935
Murruetako margolanen tindatzea : 1935 / 1940
Kontsakrazioa:08 / 12 / 1936
Sortzailea : Arkitektoak :Joseph Hiriart, François Lafaye, Georges Tribout, Georges Beau
Eraikuntza ekaiak :Harlangaitzak, emokadura, arbela, teila barnedunak
Monumentu Historikoetan sailkatua :2008

chapelleextBihotz Sakratuko kapera, edo Misionesten kapera, 1841an eraikia izan da, Garat apezak sortu Misionesten etxean. Ttipiegia zelako, fededun guziak ez ziren sartzen, beraz 1925an berriz eraikitze egitasmo bat pentsatua da.

Pierre Lopez de la Vega kalonjea, Misionesten etxeko seigarren nagusia, Bihotz Sakratuko kapera berriaren sortzailea da. Kaperaren atari azpian, bere hilobi gainean, obren diruztatzearen jatorria zehazten duen idazki bat bada.

Hiriart, Lafaye, Tribout eta Beau arkitektoek bere eraikuntza hasi zuten 1928an. 1931an bukatu zen Landerretche kalonjearen benedikatzearekin.

 

 

Gehiago irakurri...

Trinitate Sainduko Kapera Elizaberri auzoan

Inprimatu PDF fitxategia

chapelle-elizaberriJean Larraldea, Hazparnen sortua, "teologian batxilergoa zuen apeza, Bordaleko Unibertsitateko graduatua", Olce Baionako Apezpikuak izendatua zuen, Sarako San Martineko apezetxean 1678an.

Bere ministerioan kanporatua izan zen apez batek eragin zituen zailtasunek, elizatiar burugogor batzuek eramaiten zituzten jukutriek, Saratarrei eskaini nahi zien eskuzabaltasuna bere jatorrizko herriari buruz itzularazi zioten, Hazparne.

Herri horretan, herri barnetik eta bere elizatik urrun zen Harana auzoan eraiki zuen, haren jabetza zen lurren gainean, kapera publiko bat. Trinitate Sainduko kapera 1687an benedikatua izan zen eta bere sortzailea han ehortzia 1706eko apirilean.

Honi eman zion erretaulak gaur egun ere apaintzen du eta pozik gira iragan suhar hartako obra hori atxikitzen baitugu.

San Josep eliza Urkoi auzoan

Inprimatu PDF fitxategia

egliseurcuray            egliseurcuray1