• 1

Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa

ccas

"ELGAR" Zerbitzu publikoen Etxea
11 Gaskoina karrika
64240 Hazparne

Tel : 05.59.70.29.07
Faxa : 05.59.29.18.65

Banakako gizarte laguntza erretretadunentzat, pertsona elbarrituentzat (Autonomiarako Laguntza Pertsonalizatua, Ekintza Plano Pertsonalizatua, Elbarrituen Departamenduko etxea, Gizarte laguntza, etab...) eta Familiei laguntza (ohizko laguntzaileak).

Apairuak etxera eramaitea

Apairuak etxera eramaiteko zerbitzua, 60 urte baino gehiago dituzten Hazpandarrei idekia da, edo 60 urte baino guttiago dituztenentzat, besteen meneko direnenean, betiko edo aldi baterako (elbarrituak edo eri diren pertsonak).

Zerbitzu hori astelehenetik ortziralera dabil, eta posible da baita ere larunbateko, igandeko eta pesta egunendako apairuen ukaitea.

Prezio murriztuak ukaiteko aukera (CCASaren laguntza), baldintzapean.

Telealarma

Laborantza Mutualitate Sozialarekin (MSA) lankidetzan, « Présence Verte » sarearen eskaintza erabiltzeko aukera, prezio murriztuekin, baldintzak betez.

Diru laguntzak :
CCASak, beste gizarte zerbitzuekin lankidetzan, diru laguntzak emaiten ahal ditu.
Zuen irabazien arabera, laguntza bat emaiten ahal du jantegiarendako (lehen mailan eskolatuak diren eta Hazparnen bizi diren haurrendako).

Mikrokreditua :
"Gizarte mikrokreditu" baten ukaiteko aukera.
Mikrokreditu hau, pertsona hauei zuzendua zaie:
- ezegonkortasun egoeran diren langileei, baliabide mugatuak dituztenak eta banku krediturik ukaiten ahal ez dutenak,
- enplegu galdegileei, diru sartzeak ukan ala ez, banku batean izan ala ez, krediturik ezin hartuz direnean,
- haien bizian ezbehar bat ukan ondotik diru zailtasunak dituzten pertsonei
- diru gutti duten erretretadunei.

HLM bizitoki eskaera

Txostenak CCASan eskuragarri dira.

Talde ekintzak

Gizarte zerbitzu ezberdinak eta karitatezko elkarteak biltzen dituen gizarte behatoki bati esker, erregularki ekintzak eta tailerrak eramanak dira, pertsonen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko.

Frantses familiaren medaila

Frantses familiaren medaila emana zaie haur anitz hazten edo hazi dituzten pertsonei, haien merezimendua ohoratzeko. Saria ukan dezakete, hiritartasun baldintza beterik, bederen lau haur dituzten, eta hauetako zaharrenak 16 urte bete dituen familietako amek edo aitek.
Sariztatua izan litekeen pertsona bat ezagutzen duten pertsonek CCASa dei dezakete ELGAR Zerbitzu Publikoen Etxera (tel 05 59 70 29 07), urte bukaera aitzin, txostenak beteak eta igorriak izan daitezen abenduaren 31ko.

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera Zibila bakarrik)

 

Petite enfance-Enfance
ESPACE FAMILLES
Guide d'utilisation

Identifiant
Mot de passe