Harremanak

Contactez-nous

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :

accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera Zibila bakarrik)

Petite enfance-Enfance
ESPACE FAMILLES
Guide d'utilisation

Identifiant
Mot de passe

Gure lanbideak

Inprimatu PDF fitxategia

Ur edangarria

Hazparneko ur edangarriaren ekoizpena :
Uraren biltzea da
- Ursuiako 19 iturritatik : uraren biltzeko obrak 1930an eraiki adreiluzko ziloak dira (5 metro inguru sakonekoak) Ura hormetako zilo ttipiak trabeskatuz obraren barnera heltzen da. Arroila batean erortzen da eta hartzen duen arro ttipi bateraino doa ; han azalean diren materiak (« lurrezko, buztinezko, harrizko zatiek ») dekantatzen dira (zolarat erortzen dira). Ondotik, ura hodi batetik Pitxarbordako urtegirat doa, banatua izan aintzin desinfektatua izan dadin.

Gehiago irakurri...

Ursanoketa kolektiboa

Inprimatu PDF fitxategia

Ur zikinak (komunetako ura, sukaldea, mainu-gela, ikuztegia...) bilduak dira eta garraiatuak dira araztegian tratatuak izaiteko. Araztegiak ur zikineko kutsadura kentzen du, ur garbia berriz haren ingurumen naturalerat emaitearen ahalbidetzeko.

Hazparneko herriak urtero 351000 m3 ur tratatzen dituztenak, 38.870 km sare direlarik.

- Minhotzeko araztegia
Araztegi honek herri barneko eta honen ondoko etxe multzoen ur zikinak biltzen ditu. Horra heldu aitzin Hazketako ur biltegitik pasatzen dira.
Orotarat, 32.642 km sareek ur zikinak araztegia arte eramaiten dituzte, eta honen edukiera 8000 biztanle baliokidekoa da

- Pilota Plazako araztegia
3.077 km sarek auzo huntako ur hondatuak tratatzen eta 400 Bizizale baliokideko edukiera duen araztegirat igortzen ditu.

- Urkoiko araztegia

2007an eraikia, 2007ko apirilaz geroztik ibiltzen da. Haren edukiera 350 Bizizale baliokidekoa da. 3.151 kilometrotako luzera duen sare batek ur zikinak araztegirat garraiatzen ditu.

Harremanak harpidedunarekin

Zaintzak ur hondatuen biltzeko eta garbitzeko dituen gastu guziak, egiten den zerbitzuarentzat eta erabiltzaileek kontsumitu duten ur bolumenaren araberako karga baten emaitzak orekatzen ditu ; hunen prezioa (zati finkoa eta zatia m3-ka) Herriko Kontseiluaren delibero baten bidez finkatua da. Dena estoladarat sistema baduzue, karga hunen balioa zuen uraren fakturan agertzen da.

Sanoketako lotune berri bat behar baldin baduzue edo zuen lotunea kontrolatu nahi baduzue (instalazio berri bat edo jadanik ezarria), web gune huntan inprimagarri den "obren galdea" fitxa betetzen ahal duzue, zaintzarat zuen galdearen baieztatzerat jin aintzin.

Gehiago irakurri...

Ursanoketa ez kolektiboa

Inprimatu PDF fitxategia

Kolektiboa ez den sanoketa, sanoketako sare publikoari lotuak ez diren etxeetako ur zikinen bilketa, aintzin-tratamendua, garbitzea, infiltrazioa eta botatzea egiten dituzten sanoketa sistemak dira. Hazparneko herriaren eremuan 1300 sanoketa instalazio autonomo dira.

1992 ko urtarrilaren 3ko uraren legearen arabera, Hazparneko herriak SEKZP (Sanoketa Ez Kolektiboaren Zerbitzu Publikoa) sortu du.

Gehiago irakurri...

Kontseilu praktikoak

Inprimatu PDF fitxategia

EDATEKO ON DEN UR
Kondagailuen babesa
Instalazioeri kasu emaitea harpidedunaren ardurapean da, besteak beste neguan kondagailua hormaren kontra babestuz. Hortako sintesiazko materia batzuen, adibidez polistirenoa edo poliuretanoa, erabiltzea gomendatua da. Ez erabil bustitzen ahal diren materiak, hala nola beira-artilea, kaseta, oihala edo lastoa.

Uraren Zerbitzuak beti kondagailua so egin dezan posible izan behar da. Kondagailuen ziloaren estaliaren gainean ez da landarerik izan behar eta horma-ziloaren barnekaldea arras garbia atxiki behar da (ur-hodirat eta kondagailurat errexki hurbiltzea posible izan behar da edozoin interbentzioren egiteko).

Ur gutiago xahutu
Uraren babesteko indarrak egin ditzagun beste gisa batez erabiliz :
- Posible delarik uraren mozteko usaia hartzazue (hortzen garbitzeko denboran edo dutxa baten erdian).
- Bainu baten ordez dutxa bat hartzazue. Hain zuzen, bainu batek dutxa batek baino 3tik 5 arte aldiz gehiago kontsumitzen du.
- Tenperatura aginte bakarreko dutxulu baten erabiltzeak lehen doikuntza baten ondotik tenperatura berdin baten atxikitzea ahalbidetzen du. Dutxulua idekitzen den aldi bakotx, ura segidan tenperatura onean duzue, dutxaren tenperaturaren doitzeko denboraren eta uraren xahutzea saihestuz.
- Ikuzgailu bat ordezkatu behar baduzue, ur guti kontsumitzen duen modelo bat hauta. Xuriketen egiteko, ur gutien xahutzen duen programa hauta, bereziki arropak ez badira biziki zikinak. Horrez gain, baxeren garbitzekoa betea delarik erabiltzazue.
- Komunetan, zuen kontsumoa beheititzen ahal duzue emari aldakorra duen ur-igortzeko bat emanez (« botoin bikoitzeko » ur-igortzekoa 3L/6L).
- Isurketak xerkatu : Xortak galtzen dituen dutxulu batek urtero 35m3 ur xahutzen ditu. Oreneko 40L galtzen dituen komoitate batek deusentzat urtero 350m3 ur gastatzen ditu.

SANOKETA KOLEKTIBOA
Etzazuela zernahi bota
- tanpoinak, oihal higienikoak, xatarrak, preserbatiboak, kotoin ziriak…Ez komoitateetan bota bainan zikinuntzirat.
- Ur zikinetan ez sekulan olioa, trementina, azidoa, solbanteak, tindua, zianuroa eta sulfuroak bezalako produktu kimikorik bota.
- Eurien urak ez dira sekulan ur zikinen sarean bota behar, araztegiaren funtzionamendua trabatzen baitute.
- Uraren lotunearen egiteko kutxaren eta etxearen (barnea ere) arteko loturak, horien garbitzea egin behar duten jabearen ardurapean dira.

SANOKETA EZ KOLEKTIBOA
- Tratamendu terrailaren eremua ez da mundrunez edo betoinez estalia izan behar.
- Terrailaren gainean ez da autoz iragan edo aparkatu behar, ez eta ere karga pizurik pausatu behar.
- Zuhaitz eta zuhaixkak obratik bederen 3 metrotan landatu.
- Sanoketako obrak erregularki kontrolatu.
- Ur guziendako hobi septikoa izari onekoa baldin bada, edozoin motatako desinfektatzeko produktu guziek eta sendagaien erabilpenak ez dute bere funtzionamendu ona trabatu behar.

Zuen erabilgailuak nola garbitu

 

Tresna

Garbiketaren maiztasuna

Nolako garbiketa







AINTZIN-TRATAMENDUA

Grasen untzia

6 hilabetetik urte 1 arte

- azaleko gizen ogiak ken
- Obra ur gardenarekin garbi

Ur guzien hobia edo hobi septikoa

Bederen 4 urte guziz (hobiaren erabilpenaren arabera aldakorra)

- Hustea

Aintzin-filtroa

Bederen urtean aldi batez

- hobian integratu aintzin-filtroentzat : puzzolana duen zarea ken (2. erregistroan) eta harriak ur gardenarekin garbi, gero zarea berriz hobian eman
- Hobiaren ondotik dauden aintzin-filtroentzat : harriak obratik jalgi eta gisa berean ikuz.

TRATAMENDUA

Banaketa-erregistrora (terrailaren sartzean)

Urtean aldi batez bederen

- Zolan pausatu materiak ken
- Erregistroaren gainean ur gardena pasatu

Bilketa-erregistroa (terraila drenatuaren bukaeran)

Erregularki

- Gardena izan behar duten uren isurketa ona egiaztatu.

Bukaerako erregistroa (drenatua ez den terrailaren bukaeran)

Erregularki

- Uren infiltrazio egokia egiaztatu : idorra izan behar da.

Dispositibo baimenduak

Erabilpen gida irakurri

Erabilpen gida irakurri

BOTATZEA

terraila drenatuen botatzeko sistema

Erregularki

- Botatze hodia ez dela tapatua egiaztatu (hostoekin, adarrekin)

 

Ponpa altsagarriak

(erabilgailu batzuetan)

Erregularki

- Untsa funtzionatzen duela egiaztatu (eskuzko abiarazte batez) gainezka egiteko arriskuen saihesteko
- flotagailua ez dela kokatua segurtatu eta erregularki garbitu


Zure erabilgailuan gerta daitezkeen arazoak

Arazoak

Arrazoin posibleak

Usainak bizilekuan

- Etxeko horniduretan sifoin eskasa
- Sifoinetako uraren lurrunketa
- Lehen edota bigarren mailako aireztapen eskasa

Usainak aintzin-tratamenduaren mailan

- Aireztapenaren hodia 100 mm baino laburragoa
- Aireztapen hodia tapatua edo hobia baino gorago kokatua
- Aireztapenaren ziloa ez da teilatuaren gainean bukatzen
- Erauzgailua eskas edo desegokia
- Lehen mailako aireztapenik ez (Komoitateen isurketa hodian)
- Bigarren mailako aireztapenaren kokapen edo eraikuntza txarra
- Loturek edo erregistro-tapak ura pasatzerat uzten dute
- Ez huste aski eginik

Hobiaren betoinaren korrosioa

- Bigarren aireztapena eskas edo hobiaren jalgitzean dagoen bigarren aireztapenaren eraikuntza txarra

Aintzin-filtroa tapatua

- Ez aski garbiketarik
- Gaizki funtzionatzea edo aintzin-tratamenduaren garbiketa txarra
- Aintzin-tratamenduaren obra ttipiegiak

Ur zikinen bilketa hodiaren tapatzea

- Gorputz arrotz batek edo gizen pausatze batek trabatzea
- Toki ez aski patartsua edo hodiak kontrako patar batean
- Hodi ttipiegiak

Gizenaren kentzeko untziaren trabatzea

- Ez huste aski eginik
- Obra ttipiegiak

Tratamenduaren sistemako banaketa erregistroan materia batzuen pausatzea

- Ez huste aski eginik
- Ur guziendako hobia ttipiegia
- Euriaren sarean ur zikinen sarearekin lotua
- Aintzin-filtroaren garbiketa txarra

Bukaerako erregitroaren trabatzea

- Tratamendu sistema trabatua

Gehiago irakurri...

Tenoreak

Inprimatu PDF fitxategia

Astelehentik ortziralerat : 9 :00- 12 :30 eta 14 :00 – 17 :30

Urteko txostenak

Inprimatu PDF fitxategia

Prezioak

Inprimatu PDF fitxategia

Ura

Ur abonamendu baten idekitzea
30 €
Ur abonamendua sei hilabeterentzat
19,77 €
Ur m3-aren prezioa
1,75 €

Sanoketa kolektiboa

Saneamendurako abonamendua 6 hilabeterentzat
15,59 €
Saneamendua, m3-aren prezioa
2,35 €
Saneamendua eta ura, m3-aren prezioa
4,10 €
Instalazioaren arauen araberakotasunaren kontrola
62 €

Sanoketa kolektiboa

Instalazio berrien eraikitze kontrola (2 zatitan fakturatua)
- Hirigintza baimena ukaitean fakturatua
- Obrak bukatzean fakturatua
164,48 €
82,24 €
82,24 €
Jadanik hor diren instalazioen kontrola (6 urtero) (2 zatitan fakturatua)
- Kontrola egiten den urtean fakturatua (n urtea)
- Kontrolaren ondoko urtean (n+1 urtea)
164,48 €
82,24 €
82,24 €
Sistemaren kontrola salmenta batendako
164,48 €